XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bihardanik negualdi bat izango dugu gainean

Gaurkoan ez du hain txarra egingo, baina bihardanik eta igandean segituz, negualdi bat egingo du.

Eguraldi itsastiarra izango du egun batzutan; euria egingo du eta freskatu egingo ditu tenperaturak.

Joan den astean esan nuen aste honetan zehar gertatuko zela aldaketa hori.

Piska bat atzeratu egin da, baina nik uste dut, bihar ailegatuko dela txarraldi hori ifar-mendebaldetik.

Honek ez du esan nahi udazkena betirako joan denik, negualdi honen ondotik berriro etor bait daiteke.

Ezin dut esan zenbait egun iraungo duen parentesi honek, baina egun batzutan eguraldi zakarra, bustia eta hotzagoa izango dugula bai.

Josu Landa.